Agrupación de Papel Jose Migel Murua buru dela, 2016ean abian jarri den egitasmoa da. Proiektu berria izan arren, urte askotan Gipuzkoan jardunean aritu den Agrupación Industrial enpresan ditu aurrekariak. Hortaz, elikadurari zuzendutako paperaren esparruan ibilbide luzea du talde honek.
Enpresa honetan paper sulfurizatua eta elikadurarako beste hainbat paper mota eskaintzen ditugu, neurri desberdinetan aurkeztuak, beti ere, bezeroaren beharrak asetze aldera.
Goi mailako produktuak eskaintzen ditugu, gure enpresan kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen baitira. Gure papera paletetan zerbitzatzen dugu, bezeroarengana ahalik eta baldintza egokienean iritsi dadin. Horrela, gure bezeroek arreta berezia eta pertsonalizatua bermatua izango dute.